HASIERA

Ikasten jartzea nire kasuan asko kostatzen zait eta jartzen naizenean, ezin naiz kontzentratu. Nik beti musikarekin ikasten dut, baina, ezin dut edozein mota jarri, esaterako ez da berdina kirola egiteko jartzen dudan musika edo ikasteko. Musika mota asko probatu ditut, reggea, reggetoia, arrantxerak, klasikoa… Baina azkarrago ikasteko, alfa uhinak, erritmo binauralak eta musika lasaia izan dira, ahotsik gabe, bakarrik soinuak.

Nik playlist batzuk sortu ditut, kirola egiten eta ikasten laguntzen dutenak. Gainera zuk egindako musika igo dezakezu besteek entzuteko eta zuk besteen musika entzuteko. Honen helburuak abesti berriak ezagutzea da.